XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NEURLEHOIA

Zientzi-izena: Felis leopoldo

Piztia bat da, uda dela ere, jaka, frakak eta gorbata janzten dituena.

Lupusek uste du lehoi baten eta agrimentsore baten arteko gurutzapenetik edo sortua dela.

Harrapari amorratua da, eta gainerako animalia guztiei erasotzen die, ez ordea jateko, neurtzeko baizik.

Izan ere, halako bat harrapatu orduko, neurgailua hartuta berehala neurtuko dio zango, buru, izter eta buztan, eta ez du aldegiten utziko oso-osorik neurtu artean.

Uhartean, neurlehoi izugarriaren neurgailua ezagutu ez duen animaliarik apenas dagoen.

Kunbertus bera ere, behinola, harrapatu eta bi ordu eta erdi luzez neurtu zuen, bai eta ondotxo ikaratuta utzi ere.